Indarrean dauden ENSen zerrenda osoa agertzen da; deuseztatu ez diren sozietateak dira, Nafarroako ENSen Erregistroan izena emanda daudenak informazioaren azken eguneraketa egin zen egunean. Datu hauek biltzen ditu ENSei buruz:
- NAFKOD: Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan entitateak duen inskripzio zenbakia, bat datorrena Folioarekin eta Nafarroan entitate horrek duen identifikazio zenbakiarekin
-IFZ: sozietatearen identifikazio fiskaleko zenbakia
- IZENA.: entitatearen izena
-ERANTZ.: entitateko bazkideen erantzukizun mota, sozietatearen zorrei dagokienez
- DATA: erregistroan ageri den inskripzio data
- HERRIA: entitatearen egoitza soziala zein herritan dagoen
- HELBIDEA: entitatearen egoitza sozialaren helbidea
-POSTA KODEA: entitatearen egoitza sozialaren herriari dagokion posta kodea
-BAZKIDEAK: entitatearen bazkide kopurua, datuak hartzeko unean
- EUROAK: sozietatearen kapital soziala, datuak hartzeko unean
-ESTKOD: entitateak estatuan duen inskripzio zenbakia