Ortofotomapa hegazkinetik kamera fotogrametrikoarekin ateratako lurraldearen irudia da eta haren gainean neurtzeko moduan tratatzen da, hau da, lursailaren eskala errealeko irudia da.
Ortofotomapako serieek (1:5.000, 1:10.000 eta 1:25.000) irudikapen eskalari egiten diote erreferentzia, hau da, irudia ikusteko “zooma” edo lursaila ikusteko distantzia. Hori horrela, 1:5.000 eskalako ortofotomapan Osasunako estadioak 5 zentimetro koadro hartuko ditu eta 1:25.000 eskalan, berriz, 0,2 zentimetro koadro.
Sustapen Sailak Nafarroa guztiko ortofotomapak ditu eskala hauetan: 1:5.000, 1:10.000 eta 1:25.000. Informazio hori bi urtez behin eguneratzen da, urtero Nafarroaren erdia hegazkinez pasatzen eta ortozuzentzen baita. 1:1.000 eskalako ortofotografia ez da lurralde guztian egiten, Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak idazteko kartografia eguneratzen duten hiriguneetan soilik egiten da.